Etxebizitzak birgaitzen ditugu
berriro bizigarri egiteko
EZ GARA BESTE ENPRESA BAT BAKARRIK
AUKERARIK MERKEENA BILATZEN BADUZU...
HEMEN KALITATEZKO OBRAK AURKITUKO DITUZU
SEOMen eraikinak oso-osorik birgaitzen eta ondare historikoa zaharberritzen espezializatuta gaude, gure bezeroen higiezinei bizitza berri bat ematea posible dela uste dugulako.
Horregatik, obra txikiak eta integralak egiten ditugu, eta % 100 ematen dugu beti.
Kalitatea eta konpromisoa bilatzen badituzu, jarraitu irakurtzen.
BIRGAITZE-LANEN ZALE AMORRATUAK GARA
AZKEN BERRITASUNAK DITUGU:
Beti kalitatea lortzeko.
EZ DITUGU PREZIOAK PUZTEN
Guretzat oso garrantzitsua zarelako.
AHALIK ETA GEHIEN ZEHAZTEN DUGU AURREKONTUA:
Zuk bezala, guk ere zerbait erosten dugunean zer ordaintzen ari garen jakin nahi dugulako.
ADITUAK GARA:
Konfiantza pixkanaka egiten da, eta profesional onenekin ari zarela jakin behar duzu beti. Ez dago gauzak ondo egiteko beste modurik.
DEN-DENA BIRGAITZE-LANETAN
ERABATEKO BIRGAITZE-LANA
Eraikinaren narriadura orokorra denean eta eraikin osoan esku hartu behar denean.
FATXADEN BIRGAITZE ENERGETIKOA
Kanpoko itxura hobetzeko, arazoari barrutik aurre eginez eta eraikin jasangarri eta erosoagoak lortuz.
ESTALKIAK ETA TEILATUAK BIRGAITZEA
Fenomeno klimatologikoekin lotutako arazo komunak behin eta berriz errepika ez daitezen.
ONDARE ERAIKIA BIRGAITZEA
Gure iraganeko ondareak higiezin historiko bakoitzari aplikatzen zaizkion mimo eta ezagutza guztiak merezi ditu.
IRISGARRITASUNA ETA ARKITEKTURA-OZTOPOAK KENTZEA
Higiezin horretan bizi diren, bertan lan egiten duten edo bisitan joaten direnen pertsonen bizitza askoz erosoagoa izan dadin eta premia guztietara hobeto egokitu dadin.
EGITURAK BIRGAITZEA
Mota guztietako egurrezko, hormigoizko eta altzairuzko egiturak tratatzen ditugu, egitura indartzeko edo, beharrezkoa izanez gero, horietan esku hartzeko.
Nork kontratatzen gaitu?


JABEEN ERKIDEGOEK
Beren etxebizitzak eta bulegoak hobetu behar dituztenean.
TOKIKO NEGOZIOEN JABEEK
Beren jarduerara egokitutako leku eroso batean lan egin nahi dutenean.
ERAKUNDE PUBLIKOEK
Beren egiturazko ondare historikoa hobetu behar dutenean.
BANAKAKO ETXEBIZITZEN JABEEK
Beren etxearen zati bat edo etxebizitza osoa birgaitu behar dutenean.
4 fase, bilatzen ari zaren konponbidea emateko
1. FASEA BISITA
Higiezinaren gaur egungo baldintzak ezagutzeko ezinbestekoa da gure talde teknikoak hura bisitatzea, aztertzea eta egoerari buruzko txosten zehatza egitea.
2. FASEA AURREKONTUA
Egoera baloratu eta aztertu ondoren, aurrekontu zehatza eta gardena prestatuko dizugu, zer egin behar dugun, urrats bakoitzak zenbateko kostua izango duen eta zenbat denbora inbertitu beharko dugun jakin dezazun.
3. FASEA OBRA EGITEA
Aurrekontua onartu ondoren, lanari ekingo diogu, obra zehaztutako denboran amaitzeko. Guretzat garrantzitsua da ahalik eta eragozpen gutxien sortzea eta, batez ere, behar duzun konponbidea ematea.
4. FASEA LAGUNTZA
Gurekin harremanetan jartzen zaren unetik bertatik, gure profesionaletako bat esleituko dizugu, prozesu osoan zehar laguntzeko: hasiera-hasieratik, obrak gauzatzen diren bitartean eta obra amaitu ondoren.
Gure bezeroek arrazoi hauek erabiltzen dituzte gu gomendatzeko
TALDE PROPIOA DAUKAGU
Horri esker, prozesuak eta horiek gauzatuko dituzten pertsonak kontrola ditzakegu. Horrela, atzerapenak eta profesionalen arteko kontaktu-arazoak saihesten ditugu.
EPEAK BETETZEN DITUGU
Kontua ez da lanik onena egitea bakarrik, adostutako denboran egitea baizik, eragozpen handiegirik gabe.
BETI GERTU
Hasiera-hasieratik lagunduko dizugu. Badakigu obrak zein konplexuak diren eta zer beldur sor daitezkeen. Horregatik, erreferentziazko pertsona bat izango duzu beti ondoan.
EZ DITUGU PREZIOAK PUZTEN
Eta ez duzu azken orduko ezustekorik izango obrari dagokionez. Horregatik, gure aurrekontuak % 100 doituta eta azalduta daude.
Hona hemen Gipuzkoan egin ditugun lanetako batzuk:
Talderik onena, birgaitze- eta zaharberritze-zerbitzurik onena emateko.
Sei arkitekto dituen birgaitze-enpresa bat? Bai, gu gara. Eta gure sektorean oso ezohikoa den ezaugarri horrek orkestrako maisu gisa jarduteko aukera ematen digu, modu diskretuan, baina guztiz eraginkorrean.
Obra-arduradunek, lehen mailako ofizialek, garraiolariek, obrako buruek, igeltseroek eta administrazioko langileek egiten dute lan gurekin, norabide berean arraun egingo duen talde bat osatzeko: bizitzeko, lanerako edo aisialdirako gune erosoak eta jasangarriak lortzea.
Rehabilitación energética de fachadas en Donostia Gipuzkoa
ZURE ERAIKINA GUZTIZ ZAHARBERRITU BEHAR BADA…
Deitu telefono honetara eta jar zaitez harremanetan Kepa Etxeberriarekin, gure arduradun komertzialarekin.
659 61 85 77.
Kepak hitzordua emango dizu, zure kasua aztertzeko eta zure higiezinak indarrean dauden laguntzak jasotzeko beharrezko baldintzak betetzen dituen ikusteko.
Nahiago duzu posta elektronikoz idatzi? Bete inprimaki hau: