Egiturak birgaitzea

Egurra, altzairua eta hormigoia. Gu hiru material horietan espezializatuta gaude higiezinen egiturak birgaitzeko orduan.

Zimenduek hitz egiten dutenean…

Batzuetan, mantentze-lanik egin ez delako.

 Beste batzuetan, obra gauzatzean kalitate eskaseko materialak erabiltzen direlako.

 Eta, gehienetan, denbora igaro ahala materialak hondatu egiten direlako.

 Hiru kasu horietako edozeinetan, ezinbestekoa da higiezinen egiturak birgaitzea. Hala egin ezean, honelako arazoekin topo egin dezakegu:

 Arrakalak

  • Deformazioak
  • Higadurak
  • Pitzadurak
  • Fatxada-zatiak erortzeko arriskua

 Arazo horiek arrisku larria izan daitezke higiezin horretan bizi diren edo lan egiten duten pertsonentzat.

 Kasu horietan, egiturak birgaitzea da irtenbiderik onena.

 

ZURE HIGIEZINAREN SEGURTASUNERAKO

Higiezinaren egiturak zer egoeratan dauden berrikustea behar-beharrezkoa da arazo larririk ez izateko; izan ere, egitura bera erortzea gerta liteke.

 

Horregatik, SEOMen egurrezko, hormigoizko eta altzairuzko egiturak birgaitzen espezializatuta gaude. Horri esker, elementu horiekin egindako eraikinak ondo ezagutzen ditugu eta badakigu horietan nola jardun, gure inguruko higiezinen artean horiek baitira ohikoenak.

 

Higiezinaren egiturak birgaitzea hauen sinonimo da:

SEGURTASUNA

Eraikinean arazo larriak saihestuko ditugu, eraikina goitik behera erortzea, adibidez. Horrez gain, segurtasuna lortuko dugu bertan bizi diren edo lan egiten duten pertsonen osasunari dagokionez.

 

HIGIEZINAREN BALIO HANDIAGOA

Egiturak birgaituta dituzten eraikinek berme handiagoa ematen diete bertan bizi direnei. Horregatik, horien prezioa handitu egiten da, eta aukera ezin hobea da bakoitzari dagokion zatia saltzeko orduan.

ERAGINKORTASUNA

Eraikinen zimenduak birgaitzean, aurreko egituretako arazo zaharrak ere ezabatzen ditugu, hala nola hezetasuna (ura iragazten delako) edo hotza (arrailetatik sartzen delako), eta horrek energiaren gastua murrizten laguntzen digu.

AURREZKIA

Birgaitzean ez da beharrezkoa aldi baterako irtenbideetan inbertitzea; aitzitik, denbora luzez konponketak ez egin behar izateko ere balio du lan horrek, bizikideei eragozpenak murriztuz.

 

ESTETIKA HOBEA

Obra guztietan ez gertatu arren, estetika nabarmen hobetzen da hormigoizko, egurrezko edo altzairuzko egiturak kanpoan daudenean, eta horrek itxura osasungarriagoa eta seguruagoa ematen dio higiezinari.

NOLA EGITEN DUGU?

Zure higiezinaren egiturak birgaitzeko 5 faseak:

1. FASEA
BISITA

Zure higiezineko egiturak gaur egun nola dauden jakiteko eta antzeman diren arazo nagusiak aztertzeko.

l

2. FASEA
AURREKONTUA

Egoeraren balorazio zehatza eta azterketa egin ondoren, ahalik eta aurrekontu zehatzena eta guztiz gardena prestatuko dugu. Ustekaberik gabe.

3. FASEA
OBRA EGITEA

Aurrekontua onartu ondoren, martxan jartzen gara eta lanak aurrez zehaztutako denboran amaitzeko konpromisoa hartzen dugu, bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien eraginez.

4. FASEA LAGUNTZA

Hasieratik, gure teknikarietako bat izendatuko dizugu zalantzak argitzeko, obraren aurrerapenen berri izateko eta, lanak amaitzean, arreta egokia emateko.

5. FASEA MANTENTZE-LANAK

Zure higiezinaren egiturak egoera onean mantentzen direla bermatzeko, zure ondoan izango gaituzu aldian behin berrikuspenak egiteko.

ZURE ERAIKINA GUZTIZ ZAHARBERRITU BEHAR BADA…

Deitu telefono honetara eta jar zaitez harremanetan Kepa Etxeberriarekin, gure arduradun komertzialarekin.

659 61 85 77.

Kepak lagunduko dizu hitzordua eman, zure kasua aztertu eta zure higiezinak Next Gerenation laguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen dituen ikusteko.

 Nahiago duzu posta elektronikoz idatzi? Bete inprimaki hau:

EU