Irisgarritasuna eta arkitektura-oztopoak kentzea

Zure higiezina egokitzen dugu bertan bizi diren edo lan egiten duten edo bertatik igarotzen diren pertsona guztiek mugitzeko askatasun osoz sartu, irten eta mugitzeko aukera izan dezaten

Zure eraikina pertsona guztientzat prestatuta dago?

Mutua de Propietarios Fundazioak egindako «Accesibilidad de la nueva vivienda en España» azterlanaren arabera, 2011tik eraikitako eraikinen % 2 baino ez dira denontzat irisgarriak.

Hori ez dator bat desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunari eta diskriminaziorik ezari buruzko 2010eko legearekin.

 Azterlan horren arabera, eraikinen % 30ek koskak edo eskailerak ditu barrura sartzeko, % 54k ez du sartzeko arrapalarik eta % 8k bakarrik ditu jasogailu elektrikoak.

 Nolanahi ere, mugikortasun urriko pertsonek beren higiezinean baldintza duinetan bizi ahal izateko ezinbestean egin behar dira obrak behar dira obrak irisgarritasuna hobetzeko eta arkitektura-oztopoak kentzeko.

Zure higiezina irisgarri egiten lagunduko dizugu.

Izan ere, eraikin efizientea eta erakargarria izateaz gain, oso garrantzitsua da bertan bizi diren edo lan egiten duten edo bertatik ibiltzen diren pertsona guztientzat prestatuta egotea, pertsona guztiek arazorik gabe goza dezaten. Horregatik, SEOMen zure higiezineko arkitektura-oztopo guztiak kentzera eta eraikina irisgarri bihurtzera gonbidatzen zaitugu.

 

Horretarako:

KALETIK SARBIDEAK SORTZEN DITUGU

Eskailerak, koskak eta bestelako arkitektura-oztopoak kenduz, horiek asko zailtzen baitute mugikortasun urriko pertsonen edo haur-orgak eta -aulkiak dituzten pertsonen joan-etorria. Sarbideak bebarrutik, igogailutik, aparkalekutik edo beste eremu komun batzuetatik egiten dira.

 

!

IGOGAILUAK ETA JASOGAILUAK

Etxebizitzara edo bulegora sartzea errazten dute. Igogailuen kasuan, barruan nahiz eraikinen fatxadetan instala daitezke, barruan horretarako leku nahikorik ez dutenean. Jasogailuak eskaileretan jartzen dira.

Obra horiek honako onura hauek izaten dituzte:

EREMU ZABALAGOAK

Mugikortasun urriko pertsona guztiei (mugikortasuna iraunkorra izan nahiz aldi baterako izan) sarbidea ahalbidetzeko. Horrek eremu atseginagoak sortzeko aukera ematen die higiezineko erabiltzaile guztiei.

ETORKIZUNEKO EREMUAK

Irisgarritasuna ez da mugikortasun urria duten pertsonentzat bakarrik (jaiotzetik edo gaixotasun batengatik), baita adineko pertsonentzat ere, mugitzeko askatasun osoz etxean sartu eta irteteko beharra baitute.

1. FASEA
BISITA

Zure higiezinaren gaur egungo egoera, gabeziak eta kendu beharreko arkitektura-oztopoak ezagutzeko.  

l

2. FASEA
AURREKONTUA

Egoeraren balorazio zehatza eta azterketa egin ondoren, ahalik eta aurrekontu zehatzena eta guztiz gardena prestatuko dugu. Ustekaberik gabe.

3. FASEA
OBRA EGITEA

Aurrekontua onartu ondoren, martxan jartzen gara eta lanak aurrez zehaztutako denboran amaitzeko konpromisoa hartzen dugu, bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien eraginez.

4. FASEA LAGUNTZA

Hasieratik, gure teknikarietako bat izendatuko dizugu zalantzak argitzeko, obraren aurrerapenen berri izateko eta, lanak amaitzean, arreta egokia emateko.

5. FASEA MANTENTZE-LANAK

Mantentze-lanak: Jarritako egituren egoera ezin hobea dela bermatzeko, zure ondoan izango gaituzu aldian behin mantentze-lanak egiteko.

Accesibilidad y eliminación de barreras arquitectónicas en Donostia Gipuzkoa

SI TU EDIFICIO NECESITA UNA REFORMA INTEGRAL…

Deitu telefono honetara eta jar zaitez harremanetan Kepa Etxeberriarekin, gure arduradun komertzialarekin.

659 61 85 77.

Kepak lagunduko dizu hitzordua eman, zure kasua aztertu eta zure higiezinak Next Gerenation laguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen dituen ikusteko.

 Nahiago duzu posta elektronikoz idatzi? Bete inprimaki hau:

EU