
Ondare eraikia birgaitzea.
Gure arbasoen ondareaz gozatzen jarraitu ahal izateko, horiek guztiz errespetatzen dituzten teknika tradizionalak erabiltzen ditugu.
Birgaitze-lana haratago doanean.
Udalerri guztiek, baita txikienek ere, higiezin historikoak dituzte eta, horiek birgaitzeko unean, baimen bereziak behar izaten dira, horrelako berreraikuntzetan behar den eskulan espezializatuaz gain.
Zergatik? Mota horretako higiezinek badute ezaugarri berezi bat: dagoeneko erabiltzen ez diren materialekin eginda daude edo, fatxadetan edo barrualdean, armarriak edo bestelako ondare-erreferentziak izaten dituzte, eta mimo handiz tratatu behar dira.
SEOMen, ondare eraikiko eraikinak birgaitzen dituzten profesional espezializatuen taldea daukagu.

Gure historia eta gure etorkizuneko belaunaldiena.
Ezaugarri horietako eraikinek beste ezagutza eta teknika batzuk behar dituzte, eta ez dute zerikusirik gainerako higiezinetarako erabiltzen direnekin.
Horregatik:
TEKNIKA TRADIZIONALAK ERABILTZEN DITUGU
Fatxadak zaharberritzeko. Izan ere, material horiek tratamendu oso delikatua behar dute, denboraren joanari aurre egiteko; era berean, epe luzerako irtenbideak emateko gai izan behar dute.
XEHETASUNAK MIMATZEN DITUGU
Horrelako eraikinen estaldura eta xehetasun apaingarriak beste garai batekoak dira, modu artisauan eraikiak, eta horixe da horien bereizgarri nagusia. Horregatik, sortu zirenean bezain fin birgaitzen ditugu.
Horri esker, honako hau lortzen dugu:
EDERTASUNA ITZULTZEA
Askotan, eta bereziki jende asko ibiltzen den lekuetan dauden higiezinen kasuan, bigarren mailan geratzen dira, behar bezala zaintzen eta mantentzen ez direlako. Gure birgaitze-lanarekin, eraikinaren jatorrizko edertasuna berreskuratuko dugu.
HISTORIA BERPIZTEA
Eraikin horien birgaitze partzial edo osoari esker, eraikin horietan bizi diren pertsonek, horietan lan egiten dutenek edo bertatik ibiltzen direnek higiezin horietaz gozatu dezakete berriz ere.
NOLA EGITEN DUGU?
Ondare ezaguna birgaitzeko 5 fase
1. FASEA BISITA
Higiezinaren gaur egungo egoera, haren gabeziak eta iraganeko dotorezia berreskuratzeko zer lan egin behar diren jakiteko.
2. FASEA AURREKONTUA
Egoeraren balorazio zehatza eta azterketa egin ondoren, ahalik eta aurrekontu zehatzena eta guztiz gardena prestatuko dugu. Ustekaberik gabe.
3. FASEA OBRA EGITEA
Aurrekontua onartu ondoren, martxan jartzen gara eta lanak aurrez zehaztutako denboran amaitzeko konpromisoa hartzen dugu, bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien eraginez.
4. FASEA LAGUNTZA
Hasieratik, gure teknikarietako bat izendatuko dizugu zalantzak argitzeko, obraren aurrerapenen berri izateko eta, lanak amaitzean, arreta egokia emateko.
5. FASEA MANTENTZE-LANAK
Mantentze-lanak: Jarritako egituren egoera ezin hobea dela bermatzeko, zure ondoan izango gaituzu aldian behin mantentze-lanak egiteko.
HONA HEMEN BIRGAITU DITUGUN ONDARE ERAIKIKO HIGIEZINETAKO BATZUK:
ZURE ERAIKINA GUZTIZ ZAHARBERRITU BEHAR BADA…
Deitu telefono honetara eta jar zaitez harremanetan Kepa Etxeberriarekin, gure arduradun komertzialarekin.
659 61 85 77.
Kepak lagunduko dizu hitzordua eman, zure kasua aztertu eta zure higiezinak Next Gerenation laguntzak eskuratzeko baldintzak betetzen dituen ikusteko.
Nahiago duzu posta elektronikoz idatzi? Bete inprimaki hau: